ELKARRIZKETA REGINORI

ENTREVISTA A REGINO

REGINO UXUEKO ESKOLAN – REGINO EN LA ESCUELA DE UJUÉ.

Uxuen ez dugu aukera askorik izaten euskera erabiltzeko baina gaurkoan izango dugu, Regino Aiesa herritarra, herrian dagoen euskaldun bakarretako bat, gonbidatu dugulako eskolara.

En Ujué no solemos tener muchas oportunidades de practicar euskera pero en el día de hoy hemos disfrutado de una, puesto que hemos invitado a la escuela a Regino Ayesa, uno de los vascoparlantes del pueblo.

Ibai: Zenbat urte dituzu?

(¿Cuántos años tienes?)

Regino: 64 urte

Oier: Non jaio zinen? 

(¿Dónde naciste?)

Uxuen jaio nintzen, eta gero Tafallara eta beste toki batzuetara joan ginen lanera.

(Nací en Ujué y luego nos movimos a Tafalla y a otros sitios a trabajar)

Fatima: Ikastolan ikasi zenuen? 

(¿Estudiaste en la ikastola?)

Ez, orain gauden tokian (Uxueko eskolan, erabilera anitzeko gelan) hasi nintzen ikasten, gela honetan bertan, 5 urterekin,  párvulos izena zuen orduan. Anita izeneko maestra batekin ikasi nuen.

(No, empecé a estudiar en el aula en la que estamos ahora mismo, en la sala multiusos de la escuela de Ujué, con 5 años, con una profesora llamada Anita y esta parte se llamaba “párvulos”.)

I: Zer lan egiten zenuen edo duzu? 

(¿En qué trabajas o trabajabas?)

Irakaskuntzan bereziki, baina hemen lan asko egin dugu Uxuen, denetarik, mahastietan, traktorearekin, nire ahaideak nekazariak baiziren.

(Sobre todo he sido profesor, pero aquí en Ujué hemos trabajado mucho, hemos hecho de todo: las viñas, con el tractor…. Mis parientes eran agricultores.)

O: Noiz etorri zinen berriz Uxuera bizitzera? 

(¿Cuándo volviste a Ujué a vivir?)

Duela 15 urte, 2004. urtean.

I: Zure gurasoek hitz egiten dute edo zuten euskeraz? 

(¿Hablaban tus padres euskera?)

Ez, ordurako euskera galduta zegoen Uxuen.

(No, cuando mis padres nacieron, el euskera estaba perdido en Ujué.)

F: Nork irakatsi dizu edo zizun euskeraz?

(¿Quién te enseñó euskera?)

Txikitan, Balmasedara (Bizkaia) joan ginen eta han meza eta guzti euskeraz jasotzen genuen. Han ikasi genuen denboraldi batez. Gero, Iruñean AEKn (Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea) jarraitu nuen, eta gero irakaskuntzan 37 urte eman ditut, denak Tafallako ikastolan eta euskeraz, lehenbiziko 3 urteak kenduta, Atarrabian. Denbora asko izan dut euskera ikasteko.

(De pequeño, fuimos un grupo del pueblo a estudiar a Balmaseda (Bizkaia) y allí nos daban todo en euskera. Luego, seguí estudiando en Pamplona, en AEK (Coordinadora de Alfabetización y Euskaldunización) y luego he trabajado 37 años de profesor en euskera, excepto los primeros 3 años  en Villava, que lo hice en castellano. He tenido mucho tiempo para aprender euskera.)

I: Normalean hitz egiten duzu euskeraz?

(¿Hablas normalmente euskera?)

Euskaldunekin beti hitz egiten dut euskaraz; alaba euskalduna dut, ilobak ere bai. Uxuen euskaldun gehiago dago eta beraiekin ere euskeraz egiten dut, eta zuekin (eskolako haurrekin), dakizuen heinean, ere bai. Egunero hitz egiten dut euskeraz Uxuen.

(Con los vascoparlantes siempre hablo en euskera; mi hija es euskaldun y mis sobrinos también. En Ujué hay más vascoparlantes y con ellos también hablo en euskera, y con vosotros (niños-as de la escuela) también, en la medida en la que sabéis. En Ujué hablo euskera a diario.)

O: Zenbat urte daramatzazu euskeraz hitz egiten? 

(¿Cuántos años llevas hablando euskera?)

Duela 53 urte hasi nintzen euskara ikasten, 1966an.

(Hace 53 años que empecé a aprenderlo, en 1966.)

F: Zer gustatzen zaizu gehien euskeraz? 

(¿Qué es lo que más te gusta del euskera?)

Euskeraz gehiena hitz egitea gustatzen zait; irakurtzea ere bai, ETB ikustea ere bai… Uxuen oso ondo ikusten da eta egunero ikusten dut. Hain da hizkuntza zaharra, oso interesgarria egiten baizait. Uxuen lehen hitz egiten zen hizkuntza da, XIX. Mendera arte, gutxi gora behera.

Txirikome (txorikume), sagundila (sugandila), ondarra… ancas de la burra…, hitz horiek guztiak euskeratik datoz.

Gure hizkuntza zaharrenetakoa da. Ikerlariak hurbiltzen dira aztertzera. Euskal Herria osoan milioi bat hiztun gara. Gutxi da. Lehen denek euskeraz hitz egiten zutenean orain baino hiztun gutxiago ziren, eta bagoaz gora orain, asko errekuperatzen ari gara.

(Lo que más me gusta del euskera es hablarlo, también leerlo, ver la ETB, que en Ujué se ve muy bien y la veo todos los días. El euskera es un idioma tan antiguo, que me parece muy interesante. Es el idioma que se hablaba antes en Ujué, hasta el siglo XIX, más o menos. En Ujué se utilizan palabras que vienen del euskera todavía: Txirikome (txorikume), sagundila (sugandila), ondarra…ancas de la burra… Nuestro idioma es uno de los más antiguos y los investigadores suelen acercarse a estudiarlo. En todo Euskal Herria seremos un millón de hablantes, más o menos. Es poco, pero ahora es cuando más hablantes hay en toda la historia, puesto que cuando era el idioma mayoritario la población era menor que ahora.)

O: Gustatuko litzaizuke hitz egitea hizkuntza gehiago? 

(¿Te gustaría hablar más idiomas?)

Hizkuntza guztiak ezagutzea gustatuko litzaidake. Denak oso interesgarriak dira eta bakoitzak ate handi bat irekitzen du mundura. 

(Me gustaría conocer todos los idiomas. Todos son muy interesantes y cada uno abre una gran puerta al mundo.)

F- Oso kirolaria zara. Zergatik gustatzen zaizu kirola? 

(Eres deportista. ¿ Por qué te gusta el deporte?)

Kirola gustatzen zait osasuntsua delako eta dibertitzen naiz asko, oso ondo pasatzen dut txirrindarekin. Saskibaloia, soinketa, futbola, igeriketa… denetik egin izan dut. Gehiena futbola egin nuen, 45 urte nituen arte jokatu nuen. Murillon jokatu nuen eta Iruñean ere bai, Boscos txapelketan. Tafallan ere bai, Las Heras txapelketan. Futbola utzi nuenean, txirrinda hartu nuen berriz, gogo gehiagorekin. Udan igeri egiten dut, Aragoi ibaian, alde batetik bestera pasatzen dut, Oliveta izeneko tokian.

(Me gusta el deporte porque es saludable y me divierto mucho; me lo paso muy bien con la bicicleta. Baloncesto, gimnasia, fútbol, natación… he hecho de todo. Lo que más he practicado ha sido fútbol, hasta que cumplí 45 años. Jugué en Murillo y en Pamplona, en el campeonato “Boscos”, y en Tafalla también, en el campeonato “Las Heras”. Cuando dejé el fútbol, cogí otra vez la bicicleta, con más ganas. En verano practico la natación, en el río Aragón. Lo suelo cruzar en un sitio llamado Oliveta.)

F-O-I: Eskerrik asko etortzeagatik, Regino

Zuei, beste bat arte.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.