KANTONIMORI BURUZ DAKIGUN GUZTIA (K.o. 684tik 780ra)

SARRERA

Ikaslegoaren jakinminetik abiatuta, Kantonimoren inguruan egindako prozesu sakon eta burutsu baten emaitza da hemen aurkezten dizuegun materiala.

Eskolako zazpi haurrek, 3 eta 12 urte artekoek, Kantonimoren bizitza eta bizitzea egokitu zitzaion garaia ezagutu nahi izan dute. Ondorioz, hilabete batzuez, galdera honentzako erantzun bila ibili dira: Zer jakin ahal izan zuen Kantonimok bere garaian gertatu zenaz, Uxue bezalako leku txiki eta urrun batean bizita?

Eta ikerketa horrek K. o. 684 eta 780 urte artean bidaiatzera eraman gaitu, Kantonimo bizi izan zela uste den garaiera.

Ikaslegoak sortutako testua atal hauetan banatuta dago:

  1. Zer dakigu Kantonimori buruz? Arkeologiak eta osteopatologiak eman dizkigun datuekin, eta haurrek pertsonaiari buruz egin duten irudiarekin sorturiko proposamenak aurkitzen ditugu hemen, besteak beste, asmatu duten abestia.
  2. Zer ikusi ahal zuen Uxuetik? Galdera honek paisaia eta honek denboran zehar jasandako aldaketak ezagutzera eraman gaitu.
  3. Kantonimok bazuen maparik? Galdera sortzaile honek Ekialdera eraman gintuen Zeta Bidean barrena.
  4. Zer pertsonaia ezagutu ahal izan zituen? Ikerketaren bidez, Kantonimo eta bere garaian bizi ahal izan ziren pertsonaia boteretsu eta garrantzitsuak erlazionatu ditugu.
  5. Zer gertatzen zen garai haietan? Atal honetan zerrendatu ditugu herri barbaroak Erromatar Inperioan sartu zirenetik Orreagako gudura arte egondako gertaera historiko garrantzitsuenak.
  6. Zein arazori egin behar zien aurre orduko gizarteak? Orduko gizarteak ere izango zituen, guk orain bezala, bere helburuak eta hobetzeko nahiak. Gai hauei buruzko hausnarketa, 2015an 192 herrialdek sinatu zituzten Garapen Iraunkorrerako Helburuetatik abiatu du ikaslegoak.

Beharbada akatsen bat izango du lan honek baina zalantzarik gabe aurkituko duzuena zera da: Kantonimorengana gerturatu, hau munduratu eta, bide batez, gizarteari zerbitzu bat egin nahi izan dion haur talde baten esfortzua, ilusioa eta lana.

Irakasle tutorea: Esther  Leza 

1.  ZER DAKIGU KANTONIMOZ?

HAU DA KANTONIMO

Hau da Kantonimori buruz dakigun guztia eta lan asko egin dugu hau eraikitzeko.2016ko urriaren 18ko goizeko hamaiketan “Construcciones y obras Victorino Vicente S.L.”enpresako langileak euri-zanga induskatzen ari ziren Uxueko herriko plazan eta lauzako iskin bat aurkitu zuten. Uretako zanga egitean lauzaren iskina ia osorik hartu zuten. Pala maneiatzen zuen Luis Abadiano langileak Manuel Leiti kideari harria mugitzeko esan zion eta lokatza eta ura besterik ez zuten ikusi. Gero langile guztiak bazkaltzera joan ziren eta pentsatzen aritu ziren zer ote zen aurkitutakoa. Arratsaldean, Gilberto Cordeirok, beste langile batek, obrako buruari deitu zion eta honek harria zingila eta palarekin mugitzeko agindua eman zuen. Harria mugitu ondoren Raul obrako buruak Karlos Zuza arkeologoari deitu zion. Ez zekiten zer izan zitekeen eta denek uste zuten aurkitutakoa  uraren irteerarako gune bat zela.

KANTONIMO UXUEKO ENPARANTZA NAGUSIAN ZEGOEN.

Hurrengo eguneko goizeko zortzietan Zuza arkeologoa etorri zen eta fite ondorioztatu zuen hilots bat zela. Horrela aurkitu zuten Kantonimo Robañain. Gainera, hilotsa hesitu zuten inor erori ez zedin eta arkeologoaren lana ez hondatzeko.

Bideo honetan Karlos Zuza ikusi dezakegu lanean.

Bi egunen ondoren, Zuzak hezurrak hartu eta Iruñara eraman zituen, aztertzera.

Karbono 14aren froga egin ondoren, badakigu Kantonimo izendatu dugun gizon hura K.o. 684 eta 780 urteen artean bizi izan zela.

HORRELA IRUDIKATZEN DUT KANTONIMOREN ETXEA.

Kantonimo 25 eta 35 urte artean bizi izan zen. Garai hartan luze bizitzea zen hori, elikagaien aniztasuna ez baizen orain bezain zabala. Amerika ez zen oraindik ezagutzen eta ondoko elikagai hauek guztiak ezin izan zituen dastatu: txokolatea, tomateak, patatak…

KANTONIMO BERE EMAZTE KLOTSINDAREKIN ITZULTZEN DA PASEATZETIK ETA KIRA BERE TXAKURRA LAZTANTZEN DU.

Kantonimok 1,60 metroko garaiera zuen. Orain jendea garaiagoa da hobeto jaten dugulako eta badauzkagu azukrea, tomateak… Uste dugu Uxuen bizi zela hemen hil zelako eta herriko enparantzan zegoelako hilerria. Garai hartan Uxue harresi batek babestua zegoen eta hilerri hau harresitik kanpo geratuko zela uste dugu, zelaian.

Kantonimo eguzkira begira lurperatu zuten, ekialde-mendebalde norabidean, orduko ohitura kristauari jarraiki. Kristaua behar zuen, beraz. Hori dio, behintzat, hilotsa aztertu duen arkeologoak.

Kantonimok hiru gaixotasun izan zituela jakin ahal izan dugu: nekrosia, kariesa eta lertzoa. Eskuin aldeko saihetsak ezkerrekoak baino sendoagoak zituen. Femur-burura ez zitzaion iristen odolik, eta min asko izango zuen ibiltzerakoan, herren ibiltzeraino.

Karlos Zuza arkeologoak 5 zentimetroko gerriko-belarri bat aurkitu zuen, brontzezkoa, pelbisaren azpian eta garai hartan pertsona garrantzitsuek bakarrik eraman zezaketen gerriko-belarri bat. Kantonimo, hortaz, alkatea edo militarra izan zitekeen, edo antzeko beste postu garrantzitsu bat eduki zezakeen. Kantonimo arroparekin lurperatu zuten gerriko-belarria aurkitu zutelako, eta arropa ez dugu aurkitu, deskonposatu egingo zelako.

HAU DA KANTONIMOK ZERAMAN GERRIKO-BELARRIA.

Kondairak dioenez,garai hartan hildakoei txanpon bat sartzen zitzaien ahoan Karonte txalupariari ordaintzeko, honek paradisura eraman zitzan. Karlosek bilatu zuen txanpona baina ez zuen ezer aurkitu.

Hilobia berrerabilitako bost hareharriekin egindako hilobi bat zen. Harriak oso ondo landuak daude, mailuz eta zizelez, eta prisma errektangeluar irregularrak dira. Batzuk marrak eta zulo txikiak zeuzkaten.

Hilobiak 35 zentimetro zituen zabal, 185 zentimetro luze eta 43 sakon. Tapak 56 zentimetro zabal zituen, luze 155, eta 19 zentimetroko lodiera.

Orain Kantonimoren hezurrak Iruñan daude.

KANTONIMOREN  ABESTIA

KANTONIMO, KANTONIMO

Oso ona zen,

Oso indartsua zen,

Ausarta zen,

Oso azkarra zen

KANTONIMO, KANTONIMO

Egurgilea izan zitekeen,

Baita ere artzai,

Nekazaria

Edo militarra

KANTONIMO, KANTONIMO

Ez zuen Mahoma ezagutu

On Rodrigo bai

Martel bai

Bai Karlomagno

KANTONIMO, KANTONIMO

Ezin izan zituen jan:

Ez platanoak

Ez txokolatea

Ez kola-kaoa

KANTONIMO, KANTONIMO

Ogia jan ahal izan zuen

Sagarra ere bai

Laranja ere bai

Pepinoa ere bai

KANTONIMO, KANTONIMO

Ez zuen Koka-kolarik edan

Ura bai

Ardoa bai

Ezti-ura bai

KANTONIMO, KANTONIMO

Nekrosia izan zuen

Herren zebilen

Hagin bat galdu zuen

Saihets bat hautsi zitzaion

KANTONIMO, KANTONIMO

Ez zuen Amerika ezagutu

Bai Afrika

Bai Asia

Bai Europa

KANTONIMO, KANTONIMO

Larrukian idatzi zuen

Paperean ez

Kartulinan ez

Papiroan ez

KANTONIMO, KANTONIMO

Uxuen bizi izan zen

Enparantzan lurperatua

Harresitik kanpora

Erritu kristauarekin

KANTONIMO, KANTONIMO

Langile batek aurkitu zuen

Karlos arkeologoak

Atera zuen lurpetik

Eta aztertu egin zuen

KANTONIMO, KANTONIMO

Bisita egin genion

Karlosek erakutsi zigun

Eta horrela aztertu genuen

Orain asko dakigu

Berari buruz.

KANTONIMO, KANTONIMO

2. ZER IKUSI AHAL ZUEN UXUETIK?  ZER EZIN IZAN ZUEN IKUSI?

Testu honetan Kantonimok Uxuetik ikusten zuenari buruz ariko gara, eta baita ere existitzen ez zelako ikusi ezin zuenaz.

Mendiez gain, herrixka batzuk, ibaia eta Uxuetik gertu igarotzen ziren tropen mugimenduak ikusi ahal izango zituen. Agian ikusi ahal izan zituen bisigodoak, frankoak eta arabiarrak. Uxue horrexegatik zen oso garrantzitsua, oso zonalde garaian dagoelako eta bertatik asko ikusi ahal delako.

Kantonimo bizi zenean gaur egun ikusten ditugun mendi berberak ikusiko ziren. Lekutik mugitu gabe mendi guztiak ikusi nahi bazituen, toki onena gaztelu handia (Castillazo) izango zen, orain dorre handia dena. Gaztelu handitik ondo ikusten ziren garai hartan mendiak, inguruan ez zegoelako eraikin handirik, erromatar garaian errezatzeko erabiltzen zen oratorio bat eta zelatatzeko dorretxo bat kenduta.

MAPA HONETAN, UXUETIK IKUSTEN DIREN MENDIEN IZENAK JARRI DITUGU.

Egun, dorre handian bazaude eta iparrerantz begiratuz gero, Higa de Monreal (1287 m.) aurkituko duzu. Ipar-ekialderantz begiratuta Izaga (1360 m.), Santa Agata (860 m.) eta Arangoiti (1553 m.), Leireko mendilerroko mendi garaiena, ikusiko dituzu.

ARANGOITI IPARREAN DAGO.

HAU IZAGA PEÑA DA ETA UXUEKO IPARREAN DAGO.

TXUTXU UXUEKO IPARREAN DAGO.

HIGA UXUEKO IPARREAN DAGO.

Ekialderago, Pedro Deunaren mendilerroa (889 m.) eta Peña ikusiko dituzu (1070 m.)

HAU DA PEÑA, UXUEKO IPARREAN

Hego-mendebalderantz begiratuta, Bardeak eta Loma Negra (647 m. ) ikusiko dituzu.

Hego-mendebalderantz gehiago mugituta, Moncayo (2315 m.) ikusiko duzu, Sistema Iberikoan dagoena.

MONCAYO HEGOAN DAGO.

Ipar-mendebalderantz begiratuta Jurramendi (1044 m.) ikusiko duzu eta mendebalderantz haratago begiratuta Kodesko mendilerroa, Kodes duelarik mendirik garaiena 1418 metrorekin.

UXUETIK IKUSTEN DIREN MENDI BATZUEN GRAFIKA BAT DA HAU.

Iparraldean Pirinioak aurkituko dituzu eta bere mendi garaienak: Ori (2018 m.), Otxogorrigañe (1918 m.), Anie (2504 m.), Arlas (2062 m.) eta Hiru Erregeen Mahaia (2434 m.). Ekialderago Hueskako pirinioak ikusiko dituzu: Bisaurin (2669 m.), Aspe (2643 m.) eta Collarada (2883 m.)

GRAFIKA HONEK MONCAYOREN ETA PIRINIOTAKO MENDI BATZUEN GARAIERA ERAKUSTEN DIGU.

Uxuetik Nafarroako zati handi bat ikusten da. Piriniotatik Moncayoraino eta Kodesko mendilerrotik Bisaurinera arte.

KANTONIMOK EZIN IZAN ZUENA IKUSI

Kantonimo bizi zenean ezin izango zituen traktoreak, uzta-makinak eta autoak ikusi, ez zirelako oraindik motorrak, argi-indarra eta gasolina asmatu… Errota eolikoak era ez ziren existitzen, ezta argi-indar zutoinak ere, ezta kaleko farolak ere.

Zelaietan ez zegoen sail ureztaturik eta lur-sailak txikiagoak ziren, eskuz lantzen zituztelako. Orain ezagutzen ditugun errepideak ere ez zeuden, oraindik brea ez zelako asmatu.

Orain ezagutzen ditugun herriak ere ez ziren existitzen, jende gehiena zelaian sakabanaturik bizi baizen.

Herriko hilerria ere ezin izan zuen ezagutu, XIX mendeko bukaeran eraiki zelako.

Agurraren Gurutzea ere ez zen existitzen XIV mendean jarri zelako.

Gainera, pentsatzen dugu Uxue harresitua egongo zela eta etxe gutxi egongo zirela, jende gutxi bizi zelako.

HORRELA IRUDIKATZEN DUT UXUE VIII MENDEAN.

3. KANTONIMOK BA AL ZEUKAN MAPARIK? NOLA USTE ZUEN ZELA MUNDUA?

Kantonimok ezagututako mundua ondorioztatzeko, interneten begiratzen genituen herrialdeak eta, Kantonimoren heriotzaren ondoren aurkitutakoak estali egiten genituen munduko mapan. Adibidez, 1492an Amerika aurkitu zuten eta estali egin genuen, Kantonimok ezin izan zuelako ezagutu.

Eta horrela munduko mapa ia osoa estali genuen eta Afrikako, Europako eta Asiako zati batzuk bakarrik geratu zitzaizkigun. Amerika eta Ozeania ez zituen ezagutzen, ezta Antartida ere. Zeilan ere (egun Sri Lanka) ezagutuko zuen agian, handik ekarri zituztelako bisigodoek Guarrazarreko altxorra egiteko erabilitako mineral batzuk.

MAPAMUNDI HAU ESTALIZ JOAN GARA, KANTONIMOK LEKU HORIEK EZAGUTZEN EZ ZITUELA EZAGUTZEN JOAN GAREN HEINEAN.

Baita ere jakin dugu Txina ere ezagutu zezakeela, handik zeta, iltzeak eta pimenta bezalako espeziak, errubiak, harribitxiak, ezpatak eta diamanteak ekartzen zituztelako. K.a. –ko I mendetik erabiltzen zuten Zetaren Bidea merkatal trukeak egiteko. Horrela zuen izena zeta zelako gehien erabiltzen zen produktua.

HAU DA MERKATARIAK ERABILTZEN ZUTEN ZETA BIDEA.

Bukatu genuenean Albiko mapa ezagutu genuen eta ikusi genuen guk egindakoarekin bat zetorrela.

HAU DA ALBIKO MAPA ETA HIRU KONTINENTEAK MARGOTU DITUGU: EUROPA, ASIA ETA AFRIKA.

Albiko mapa VIII mendeko mapa bat da, ekialdera zuzenduta dagoena. Europa, Asia eta Afrika daude Mediterraneo itsasoaren inguruan. Mapa honetan egun existitzen diren herrialde batzuk ere ikusten dira eta baita ere Mediterraneoko bost uharte.

Mapa hau ahuntz edo arkume larruarekin egin zuten.

Frantziako Albi hirian dago gordeta eta beste kopia bat dago Vatikanon.

Ez dakigu zein den egilea ezta nola egin zen ere.

ONTZIA ERORTZERA DOA.

Kantonimo Robañain eta garai hartan bizi zen jendea sinetsita zeuden lurra plater bat bezain laua zela.

Nabigatzen zutenean inoiz ez ziren itsasoko muturretara gerturatzen, eroriko zirela uste zutelako. Orain badakigu lurra borobila dela eta ontziak ezin direla erori, nukleo bat dagoelako lurrean sartuta. Berak erakartzen gaitu, eror ez gaitezen.

Kantonimok ez zuen mundua guk bezala ezagutzen. Berarentzat ez zen hain zabala.

4. ZEINTZUK EZAGUTU AHAL IZAN ZITUEN?

HEMEN DAUDE OSO GARRANTZITSUAK IZAN ZIREN PERTSONAIA GUZTIAK.

Kantonimok ezagutu ahal izan zituen pertsonaiak erakutsiko dizkizuegu. Batzuk bisigodoak dira, beste batzuk musulmanak, beste batzuk frankoak eta beste bat asturiarra. Denak ziren garrantzitsuak.

Robot honekin jolasten dugu eta pertsonaia hauei buruz ikasten dugu.

Witiza

Witiza errege bisigodoa izan zen. 687an jaio zen eta 710an hil, izurri bubonikoak edo beltzak jota, Toledon. Hil zenean, On Rodrigo izendatu zuten errege.

On Rodrigo

On Rodrigo azken errege bisigodoa izan zen eta 710 eta 711 urteen artean agindu zuen. 688an jaio zen eta 711an hil, Guadaleteko guduan musulmanen aurka borrokatzen, edo hori da ustea, behintzat.

On Rodrigo Egilona (arabiarrez Ayla) izeneko emakume batekin ezkondu zen

Muza

Muza, Tariq-ekin batera Iberiar Penintsula menderatu zuen bereber militarra zen. 640 urtean jaio zen eta hil 716an.

Kondairak dio, Muza Egilonarekin ezkondu zela On Rodrigo hil ondoren, eta ordutik aurrera Egilona Ayla izatera pasa zela. Seme bat eta alaba bat izan zituzten, Omar eta Aisha izenekoak, hurrenez hurren.

Tariq

Tariq bereberren buruzagi militarra zen. Guadaleteko borrokan bisigodoak gainditu zituen. 670. urtean jaio zen eta 720an hil Damaskon (Siria). 50 urtez bizi izan zen.

On Pelaio

On Pelaio Cangas de Onisen hil zen 737 urtean. Asturiasko erreinuko lehen erregea izan zen, 19 urtez hil zen arte.

Covadongan musulmanak garaitu zituen.

Karlos Martel

Karlos Martel 686 urtean jaio zen eta 741an hil. 55 urtez bizi izan zen. Errege franko bat zen, Poitierseko borrokan musulmanak garaitu zituena. “Karlos Mailu” deitzen zioten.

Karlomagno

Karlomagno frankoen erregea zen. 742. urtean jaio zen eta 814an hil. Errolan jaio zenean, Karlomagnok 36 urte zituen. 72 urterekin hil zen, gaixotasun baten ondorioz.

Iruñako harresiak botatzea agindu zuen Zaragozatik bueltan, Al-Husayn izeneko musulman batek engainatu zuelako. Zaragoza emango ziola agindu zion eta ez zion eman.

Bere tropekin itzultzen zela, baskoiek erasotu zituzten eta Errolan hil zuten.

MARRAZKI HONEK ORREAGAKO GUDUA IRUDIKATZEN DU.

Errolan

Errolan ejertzito frankoko generala zen. Kondairen arabera, Karlomagnoren iloba zen. Ustez, Errolanen ama, Gisela, Karlomagnoren arreba zen.

Bere jaiotze data ez da ezaguna. 778 urtean hil zen, baskoien esku, abuztuaren 15ean.

Kondairak dio Errolan Ferragut izeneko erraldoi siriar batekin aurkitu zela. Borrokan hasi ziren eta, borroka luze baten ondoren, Errolanek irabazi zuen. Ferragut garaiezina zen, bere zilborra ezik. Errolanek, hori jakinik, zilborrean sartu zion bere daga eta erraldoia hil zuen.

ERROLANEK FERRAGUT ERRALDOIAREN AURKA BORROKATZEN DU ETA EZPATA SARTZEN DIO.

Errolan, gaztetan, bere osabaren paladin gisa hasi zen. Karlomagnok ezpata oso baliotsua oparitu zion, durandal edo durandarte izenekoa. Kondairak dio, Errolan hil zutenean, hil baino pixka bat lehenago, ezpata ibaira bota zuela bere etsaiek har ez zezaten. Inork ez daki non dagoen.

XII mendean poeta ezezagun batek olerki polit bat egin zuen “Errolanen kanta” izenekoa eta bertan bere bizitza eta balentriak kontatu zituen. Oso ospetsua den gesta-kanta da.

5. ZER GERTATZEN ZEN GARAI HAIETAN?

Testu honetan hitz egiten dugu herri barbaroei, Erromatar Inperioari, bisigodoei eta arabiarrei buruz.

HAUEK DIRA ERROMATAR INPERIOAREN MUGA ZIREN RIN ETA DANUBIO IBAIAK.

Hunoak nomadak ziren. Ekialdean bizi ziren, Asia eta Europa artean, eta herri barbaroak Erromatar Inperiorantz bultzatu zituzten, bere biztanlego guztiarentzat ez zutelako nahikoa janari, lurralde zabalagoa edukitzeko, eta eguraldi beroagoa izateko, beraien lurraldean hotz latza egiten baizuen. Hunoak oso onak ziren zaldiz ibiltzen eta gizonak ia egun osoa ematen zuten zaldi gainean.

Hunoak oso azkarrak ziren. Erromatarrak ahul ikusita, eta beraiek oso indartsu, akordio bat egin zuten. Urteko 160 kilo urreren truke, hunoek ez zituzten erromatarrak erasotuko.

Herri germanikoek Rin eta Danubio ibaiak gurutzatu zituzten, Erromatar Inperioaren muga zirenak, eta erromatarrak garaitu zituzten. Herri germanikoak ziren frankoak, hunoak, sueboak, bandaloak, ostrogodoak eta bisigodoak.

HAUEK DIRA ERROMATAR INPERIORA PASA ZIREN HERRI BARBAROAK.

HAU DA HERRI BARBAROEK IGARO ZUTEN RIN IBAIA.

Tribu guztiek latina ikasi behar izan zuten, Erromatar Inperioan hizkuntza hau hitz egiten zelako. Tribu barbaroetan, baina, franzikoa, turkikoa, gotikoa… hitz egiten ziren.

HEMEN DAGO RIN ETA HERRIXKA BISIGODOA ERROMATAR INPERIOAREN BARRUAN.

Tribu barbaro guztiak politeistak ziren baina, denborarekin, monoteistak egin ziren, eta gehienak kristauak.

476an Erromatar Inperioa Odoakro erregearen eskuetan erori zen eta honek Italiako errege izendatu zuen bere burua. Romulo Augustulok agintzeari utzi zion 15 urte zituenean. Geroago, 493an, Odoakrok boterea galdu zuen eta Italian agintzen zuten ostrogodoen esku geratu zen.

Bisigodoak

Bisigodoak Iberiar Penintsulara etorri ziren herri germanikoak ziren, Hunoek bultzata, azken hauek lurralde zabalagoa nahi baizuten. Bisigodoak pirinioak gurutzatuta sartu ziren Iberiar Penintsulan eta Toledon ezarri zuten bere hiriburua.

HEMEN DAUDE HISPANIAKO IPARRALDEKO BIZTANLEETAKO BATZUK.

On Rodrigo baskoien aurka borrokan ari zen entzun zuenean bereberrak Gibraltarreko itsasartea gurutzatzen ari zirela. Orduan, On Rodrigo bere tropa guztiak hartuta jaitsi zen hara. 25 edo 33 egun kosta zitzaion Guadalete ibairaino jaistea. Bertan egin zuten topo eta borrokatu egin zuten. Kondairak dio On Rodrigo hil egin zela eta bereberrak irabazi egin zutela eta Iberiar Penintsula guztia menderatu zutela, iparraldea ezik.

EGILONA ON RODRIGOREN EMAZTEA DA.

Kantonimok ikusi ahal izan zituen bisigodoak Erriberrin zeudenean gaztelu bat eraikitzen, eta baita ere arabiarrak Iruña aldera igotzen.

Arabiarrak

ARABIARRAK ETA BEREBERRAK PENINTSULA ARABIARRETIK ETA AFRIKA IPARRALDETIK ETORRI ZIREN.

Arabiarrak Mekatik atera ziren eta handik Afrika iparraldetik pasa ziren. Gibraltarko itsasartea gurutzatu zuten eta Guadalete ibaiko ertzeraino iritsi ziren. Guadaleteko guduan aritu ziren 711an bisigodoen aurka eta irabazi egin zuten. Arabiarrak bi taldetan banatu ziren Guadaleteko guduaren ondoren, bat Tariq buruzagi zuela, eta bestea Muzaren aginduetara eta, horrela, ia Iberiar Penintsula osoa menderatu zuten.

Arabiarrak Poitiers-era iritsi nahi izan zuten baina Karlos Martel indartsuak inguru hartatik bota zituen.

Hasieran, bere erlijioa politeista zen. Mahomaren heriotzarekin, denak musulman egin ziren.

Iruñaraino iritsi ziren. Bertako gaztelu plazan Maqbara izeneko hilerri bat zegoen, lurperatutako 177 hilotsekin. 88 20 urtez azpikoak ziren. 715 eta 770 urteen artean erabiltzen zen hilerria baina dagoeneko ez, enparantza bat delako. Jendea jolastera joaten da, kontzertuak egoten dira, eta baita ere beste ekitaldi batzuk.

HAU DA FATIMA, MOHAMMED ETA ROMAISAREN AMAREN KORANA.

Iruñan musulmanak zeuden, eta baita ere kristauak. Orain, hirukia sakatuta, entzun ahal izango dituzu Korana arabiarrez, eta Biblia latineraz.

Iruñan lurperatutako pertsonak bruzelosiak, sinusitisak eta legenarrak jota hil ziren. Jende askok hezurrak pitzatuta zituen, gudaren ondorioz.

Kantonimok ikusi ahal izan zituen arabiarrak, Uxuera iritsi zirela uste baita, eta uste dugu horregatik ikusi ahal izan zituela.

Atal honetan IV mendetik VIII mendera herriek egindako mugimenduei buruz aritu gara.

6.  ZEIN ARAZORI EGIN BEHAR ZIEN AURRE GARAIKO GIZARTEAK?

Lan hau horrela egin genuen:

Guk Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendako helburuen irudi bat ikusten genuen eta irudi horren ondoan Kantonimoren garaian gertatzen zena idazten genuen.

HAUEK DIRA 2030RAKO LORTU BEHAR DIREN HELBURUAK.
Proyecto#PubliODS (AECID-MEFP)

Modu horretan idatzi genituen testoak.

Pobrezia desagertzea

Garai hartan pobrezia handia zegoen. Nekazariek, bilauek, artzaiek… oso diru gutxi zeukaten baina erregeek, ordea, diru eta lur sail asko zeuzkaten. Erregeek ez zituzten lur sailak laboratzen; horretarako, nekazariak enplegatzen zituzten. Erregeek uztaren zati bat hartzen zuten eta nekazariek gainontzekoa eta, lehorte handiko urtea edo ekoizpen urrikoa bazen, erregeek uzta zati handiagoa hartzen zuten eta nekazariek gutxiago. Nekazariek ez bazuten jateko ezer, hil ahal ziren.

Goserik ez izatea

Garai hartan ogia zen elikagai nagusia. Ogia egiteko garia behar da, eta garia lortzeko lur ona eta ura behar dira. Uzta ona bazegoen, eta lehorterik ez, jendeak ez zuen goserik pasako baina ez bazuen euririk egiten, gose handia pasako zuten.

Osasuna eta ongizatea

Garai haietan jende asko hiltzen zen izurrite beltza eta elgorriarekin.

Lehen ez zegoen hainbeste sendagairik. Elikatu ere, ez ziren gu bezala elikatzen eta pertsonak ez ziren gu adina urte bizitzen.

Kalitate oneko hezkuntza

Garai hartan eskola oso garrantzitsua zen baina haurrek ezin zuten joan, bere gurasoei lurretan lagundu behar zietelako.

Jende askok ez zekien irakurtzen ez idazten. Analfabetoak ziren. Gehiagok zekiten irakurtzen idazten baino, idazteko pergaminoak lortu behar baiziren eta hori oso zaila zen.

Unibertsitaterik ere ez zegoen. Lehenengoetako bat Uxuen zen egitekoa XIV mendean baina azkenean ez zen egin, hau eraiki nahi zuen erregea diru gabe geratu zelako.

Genero-berdintasuna

Garai hartan gizonak emakumeak baina pisu handiagoa zuten gizartean. Errege guztiak gizonezkoak ziren eta oso emakume gutxik agintzen zuten. Emakumeak janariaz, etxeko garbiketaz, oheetaz, erropa garbitzeaz eta antzeko gaiez arduratzen ziren.

Edateko una  eta saneamendua

Garai hartan ura ez zen garbitzen eta jendeak bakterio asko hartzen zituen eta batzuk hil egiten ziren. Landetan kaka ere egiten zuten eta lurra asko kutsatzen zen eta, ondorioz, jendea gaixotu egin ahal zen. Ur kutsatua edanez gero, kolera izan dezakezu.

Energía eskuragarri eta ez-kutsatzailea

Garai hartan, berotzeko edo sukaldatzeko, zuhaitzak moztu behar zituzten eta egurra edo ikatza erre. Sua egitean, zertxobait kutsatzen zuten, baina guk autoekin askoz gehiago kutsatzen dugu.

Klima babesteko ekintza

Garai hartan, ibilgailurik ez zegoenez, planeta ez zegoen hain kutsatua. Orain, ordea, ibilgailu asko daude eta asko kutsatzen dugu. Orain jende gehiago bizi da, zuhaitz gehiago mozten ditugu eta, horrela, oxigeno gutxiago daukagu bizitzeko eta animalia asko hil egiten dira.

Uretako bizitza

Garai haietan, pertsonek hobeto zaintzen zuten itsasoa. Orain plastikoak botatzen ditugu eta animaliak hil egiten dira. Itsasoa ontzien gasolio eta gasolinarekin ere kutsatzen da eta landareak ere hiltzen dira.

Lehorreko bizitza

Garai haietan natura gaur baino gehiago zaintzen zen, orain pozoina botatzen delako, eta landare eta animalia asko hil egiten dira. Zuhaitz asko moztearen ondorioz, basoak ere txikitu egiten ditugu. Garai hartan zuhaitz asko mozten ziren, baina gaur egun baino gutxiago, jende gutxiago bizi zelako.

Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Garai haietan gudu asko zeuden eta jende asko hiltzen zen. Gudu garrantzitsuenak Guadaletekoa, Poitiersekoa eta Orregakoa izan ziren.

Hau da Kantonimori buruz dakigun guztia eta lan asko egin dugu hau eraikitzeko.

HEMEN GAUDE LAN HAU EGIN DUGUN HAUR GUZTIAK: MOHAMMED HAJJI, IBAI PASCUAL, FÁTIMA HAJJI, OIER SÁNCHEZ, ARITZ PASCUAL, ROMAISA HAJJI ETA JOSEBA SÁNCHEZ.

Lan hau egin ahal izateko, berebiziko garrantzia izan dute: ‘Trama’ kabineteko Carlos Zuza eta Nicolás Zuazua arkeologoek, eta Mª Paz de Miguel osteopatologoak.

ITZULTZAILEA: JON IJURKO URRUZOLA (Irakaslea)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.